XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Woodburnek azterturiko Hadzarrak, Tanzaniako Eyasi lakuaren alboan bizi diren ehiztari eta biltzaile taldea da.

Toki hau lehortzat jo daitekeen sabana da; belardiak, zuhaiskak eta arkazi-basoz tartekatuak.

Hadzarrek janariaren %30 landarediatik ateratzen dute eta beste %20 haragiak eta eztiak osotzen du.

Talde honen dentsitatea 0,16 lagun kilometro karratuko da, eta ondo elikaturik aurkitzen direnez osasuntsu bizi dira.

Populazioa neurri egokietan mantentzeko hainbat praktika eta ohitura erabiltzen dira: Haurrei titia ematea 3 edo 4 urte arte, harreman sexualen aurkako tabuak titia ematen ari diren emakumeentzat, haur galtzeak, eta infantizidioa, besteak beste.

Tropikoetako euri-oihana Bioma honetara, Ertafrikako Congo ibaiaren ibarrean, pigmeoak zeharo adaptatuak bizi dira.

Pigmeoen artean, hoberen ezagutzen direnak ubutiarrak dira.

Ubutiarrak ehiza-teknologia aurreratu batez hornituta daude, arku, gezi pozoinduak, sare eta azkonak erabiltzen dituztelarik.

Janariaren %70 landarediatik ateratzen dute, emakumeek biltzen dituzten fruitu, perretxiko, urra eta sustraietik.

Kontutan hartu beharrekoa da, landareetatik lorturiko janariaren hornidura urtean zehar konstantea dela; beraz, ez dago pilatze-beharrik.

Ubutiar populazioaren dentsitatea, 0,25 lagun km2-koa da.

Euri-oihanera moldaturiko beste giza taldeek ere antzeko dentsitateak erakusten dituzte; esate baterako, Amazonas ibaiaren arroko Mgnerek 0,56 lagun km2-ko dentsitatea dute.